
Hareko proiektua martxan da Martxan da behi-haragi ekologikoa etenik gabe hornitzeko estrategia integralaren garapena Euskadiko ekoizpen ekologikoak garapen mugatua izan du orain arte, Europako beste eskualde batzuekin alderatuta. Haragi ekologikoaren ekoizpen-ereduei erreparatuta, ustiategi gutxi batzuek haragia ekoizten dute etxaldean bertan, eta zikloa ixten dute, batez ere paketetan zuzenean salduta eta sasoitasun nabarmena duen produktu batekin. Gehienek, aldiz, esne-behiak hazten…