Merkauratze sarea

Zer da?

Euskadiko ekoizle talde ezberdinak beraien artean antolatuta elikagai ekologikoak merkaturatzeko plataforma da “Merkaturatze Sarea”. Banaka edo antolatuta dauden kontsumitzaileei edo profesionalei zuzendutako tresna bat da bertoko elikagai ekologikoak modu erraz batean eskuratzeko.

Merkaturatze Sarea plataforman ekoizleei zuzenean erosteko eskaintza zabala aurkitu dezakezu. Erosketa bakarrean ekoizle ezberdinen elikagaiak jasotzeko modu erosoa, gardena eta eraginkorra da.

Ezagutu

Merkaturatze sarea

Nola funtzionatzen du?

Ekoizle batek edo ekoizle talde batek antolatutako kontsumitzaile talde edo banakakoari zuzenduta dago.

Merkatu irekiak eta itxiak daude. Merkatu irekian edozeinek erosi dezake. Merkatu itxietan ordea, merkatu bakoitzeko koordinatzailearekin jarri behar da harremanetan.

Gehiago jakin nahi?

Erosketa ekologikoa egin inoiz baino errazago

EROSKETA URRATSAK

Izena eman

Zure erosketa egin

Eskaria noiz eta non jaso zehaztu

Ordainketa egin