Estatuko XXV. Bioaniztasunaren Azoka ospatuko da bi egunetan zehar. Larunbatean, urriak 19, Abetxuko auzoan izango dira ekintzak, Gasteizen, Basaldea eremuan goizean eta Abetxuko ikastolan arratsaldekoak.
Egun horretan zehar hainbat aktibitate izango dira heldu zein txikientzat:
-Merkatua
-Sagar zukua egiteko tailertxoa
-Antzerkia
-Gure proiektuen aurkezpena eta mahainguruak
-Artoa ehotzea taloak egiteko
-Eta zeinbat gauzat gehiago
Igandean, urriak 20, Apilaizen izango gara Gaztaina Jaialdian. Gaztainak, gaztainaren inguruko informazioa, gaztainarekin egindako errezetak, ogia etab. izango dira bertan.
Apilaizen landu ditugun gaztainondo tradizionalen lursailak bisitatzeko aukera izango da eta bertan dugun mintegia ere.
Asteburua ekintzaz beteta izango da, beraz hurbiltzera gonbidatzen zaituztegu eta zure ezagunei informazio hau zabaltzera.
Informazio gehiago izateko sartu hona: Bioaniztasunaren Azokaren Programa