• HOPE bideo-foruma: oraindik garaiz gaude

    ENEEK-Ekolurra

    Apirilaren 28an, asteartea, 17:00etan, aukera paregabea izango dugu etorkizunari begirada baikor baina errealista bat emateko. Bioterrako antolatzaileekin elkarlanean, HOPE bideo-foruma antolatuko dugu, gaur egungo erronkei buruz hausnartu eta irtenbide posibleak ezagutzeko gune gisa. Hope! Estamos a Tiempo ez da ohiko dokumental bat. Proposamen kultural eta dibulgatzaile honek mezu argi bat zabaltzen du: oraindik garaiz gaude okerrena saihesteko. Ikuspegi baikor batetik...

  • Azoka Ekologikoen Ibilbidearen aurkezpena

    Gure lurraldeko kale eta plazak kolorez, zaporez eta konpromisoz jantziko dira. Hamabi herri, helburu partekatu batekin: elikagai ekologikoak herritarrengana gerturatzea eta agroekologiaren balioak plazaratzea. Azoka ekologikoen ekimenari hasiera eman eta aurtengo egutegia aurkeztuko da, maiatzaren 30ean, Gasteizen, Bionekazaritzak (Araba), Ekolur elkarteak (Bizkaia) eta Biolurrek (Gipuzkoa), ENEEK-Ekolurra Kontseiluaren babesarekin.

  • EKOBILBO

    EKO BILBO Bilbon egingo den produktu ekologikoen, bizimodu osasungarriaren eta kontsumo arduratsuaren azoka da. 2026ko irailaren 25etik 27ra egingo da lehen aldiz, Bilboko Euskalduna Jauregian.