Estatuko XXV. Bioaniztasunaren Azoka ospatuko da bi egunetan zehar. Larunbatean, urriak 19, Abetxuko auzoan izango dira ekintzak, Gasteizen, Basaldea eremuan goizean eta Abetxuko ikastolan arratsaldekoak. Egun horretan zehar hainbat aktibitate izango dira heldu zein txikientzat: -Merkatua -Sagar zukua egiteko tailertxoa -Antzerkia -Gure proiektuen aurkezpena eta mahainguruak -Artoa ehotzea taloak egiteko -Eta zeinbat gauzat gehiago Igandean, urriak 20, Apilaizen izango gara...
Tallarinak eta barazkiz betetako rabioli ekologikoak.
Kontseiluak, EHKOlektiboarekin elkarlanean, “Agroekologia: zigilu ekologikoan oinarritutako balioen topalekua” izeneko 3 saio antolatuko ditu. Gaur egun, nahasmen handia dago ekologikoa, bertakoa, jasangarria, km0… eta antzeko kontzeptuen artean, horregatik, kontzeptuak argitzeko beharra ikusi da. Saio hauetan araudi ekologikoa eta agroekologiaren irizpideak ezagutzeko aukera izango da, nekazaritza ekologikoa eta agroekologia zer diren azalduz eta balioan jarriz.