Skip to main content

Erronka lortzea urruti bada ere, Nekazaritza ekologikoak gora egiten jarraitzen du Euskadin

Erronka lortzea urruti bada ere, Nekazaritza ekologikoak gora egiten jarraitzen du Euskadin Lurren %6,7 eredu ekologikoan ziurtatuta dago, 5 urteetan %25era heldu beharko ginateke. Ekologikoan ziurtatutako azalerak 2024an nabarmen egin du gora %18, guztira 12.677 ha, 1.905 ha gehiago. Une honetan, Euskadiko nekazaritza lurren %6,7 ekologikoan ziurtatuta dago, oraindik urrun ‘Baserritik mahaira’ Europako Itun Berdearen helburua betetzetik, hau da: 2030ean…

Read More

Desitxuratzearen kontra, kontzeptu argiak

Desitxuratzearen kontra, kontzeptu argiak Laborantza-lurrek, oro har, beren ekoizpen-ahalmena, hau da, emankortasuna galduz joan direla aspalditik hautemana dute nekazariek. Atera kontu: duela mende bat, 1924an, 6 nazionalitate desberdinetako 111 pertsonak parte hartu zuten Koberwitz-en (Silesia, Polonia) historiako nekazaritza ekologikoari buruzko lehen formakuntza-saiotzat hartzen den “Nekazaritza Biologiko-Dinamikoari buruzko Ikastaroa”-n, Rudolf Steinerrek emana. Topaketa hauek konferentzia ezberdinez osatu ziren, eta hitzaldi horien…

Read More

Txotx, ekologikoaren alde!

Txotx denboraldian eredu ekologikoan ekoiztutako Euskal Sagardoaren eskaintza izango da. Gaur Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak eta ENEEK-Ekolurrak Iparragirre sagardotegian izandako agerraldian sagardotegietan Euskal Sagardo ekologikoaren eskaintza ikusaraziko duen kupeletarako euskarria aurkeztu dute. Aurtengo sagar uztan, 335.000 litro Euskal Sagardo ekologiko ekoiztu dira, eta horretarako 495.000 kilo sagar bildu dira, europar araudiak ezarritako nekazal ekoizpen ekologikoaren irizpideak jarraituz. Kontseiluak jakitera eman…

Read More

“Gure 23 behien esnea salduz 2 edo 3 pertsona bizi litezke, guk, gaztandegiarekin, 7 lanpostu genituen”

Helen Groome, Karrantzako abeltzaina eta eraldatzailea. Ingelesa jaiotzez, euskalduna adopzioz eta espirituz, iragan mendeko 80. hamarkadan iritsi zen Euskal Herrira Geografia eta Historian lizentziatutako Helen gaztea, bere doktoretza tesian lanean. Horren ostean, bi hamarkadetan zehar EHNE Bizkaia sindikatuan baso- eta abeltzaintza-kudeaketa teknikari lez jardun zen. Denbora horretan, gainera, transgenikoen kontrako aktibismoaren  aurpegi ezagunetako bat izan zen Euskal Herrian. Baina iritsi…

Read More

“Gure eredu honek ezin du salbuespena izan, gizarte ereduak ere nekazaritza ekologikoaren printzipioekin bat egin behar du”

Roman Bengoa Larrañaga, Berrizko baratzezaina eta ENEEK-ko lehendakari 2008-2016 Abadiñarra jaiotzez, baina ume umetatik Durangon bizitakoa, Romanek 1995ean utzi zuen lantokia, bizitza lasaiago bat topatu asmoz. 35 urterekin, bizitzari erabateko aldaketa ematea erabaki zuen eta, nahiz eta kalekumea izan, ortugintzara dedikatzea izan zen bere aukera. Txarok, bere bikotekideak, apur bat beranduago bide berdina jarraitu zuen, bere lantokiak pertsonala murriztu behar…

Read More

“Lurzorua” hezkuntza programak beste ikasturte bati ekin dio

“Lurzorua” hezkuntza programak beste ikasturte bati ekin dio. Gauza jakina da ortu bat hezkuntzarako baliabide bikaina izan daitekela: arlo ugari bezain anitzetako kontzeptuak azaltzeko bidea ematen du, izan biologia, izan geologia, matematika, fisika, nutrizioa, edota etnografia… ENEEK-Ekolurraren funtzio nagusietako bat da ekoizpen ekologikoaren inguruko ezagutza zabaltzea eta eredu honetan ekoitzitako elikagaien kontsumoa sustatzea. Ondorioz, zentzu guztia dauka baratzezaintza ekologikoa eta…

Read More

“Eredu ekologikora bilakaera egiteko gida” aurkeztu da, Idiazabal BJD-ra atxikitako ekoizleei zuzendua.

“Eredu ekologikora bilakaera egiteko gida” aurkeztu da, Idiazabal BJD-ra atxikitako ekoizleei zuzendua. Idiazabal Gaztaren Kontseilu Arautzaileak, ENEEK-Ekolurra Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluarekin koordinatuta, Idiazabal BJD-ko ekoizleak eredu ekologikoan sartzeko gida aurkeztu du. Idiazabal Jatorri Izendapen Babestuko ekoizleak eredu ekologikotik gauz askotan nahiko hurbil dagoen produkzio-errealitatetik abiatzen direla kontuan hartuta, Kontseilu Arautzaileak eta ENEEK-Ekolurrak elkarrekin lan egin dute bilakaera horretarako…

Read More

Gure inguruko elikagai ekologikoak non eta nola eskuratu jakiteko bilatzailea martxan da

Europar Batasuneko Nekazaritza Ekologikoaren Egunean, ekintzarako deia egin du Kontseiluak. Sareko bilatzailea www.ekolurra.eus webgunean egongo da eta ekoizleek beraiek hornituko dute. Gaur, irailak 23, Europar Batasuneko herrialdeetan nekazaritza eta elikadura ekologikoaren eguna ospatzen da. Data hau finkatzearen helburuak dira, alde batetik, ingurumenarekiko errespetua lehenesten duen nekazaritza ekoizpena bultzatzea eta, bestetik, ziurtagiri ekologikoa duten elikagai osasuntsuen kontsumoa normalizatzea. Mahai gainean dagoen…

Read More

Elikagai ekologikoak plazara!

Udako Azoka Ekologikoaren ekimena Euskadiko 14 herritan antolatuko da. Urtero bezala uda heltzearekin batera Euskadiko hainbat tokitan Udako Azoka Ekologikoak antolatuko dira. Herrietako kontsumo taldeek eta ekoizpen ekologikoaren aldeko herrialde mailako elkarteek antolatzen dituzte, besteak beste,  Arabako Bionekazaritzak, Bizkaiko Ekolurrek eta Gipuzkoako Biolurrek kasu. Guztira 14 azoka antolatuko dira Euskadiko 14 herri desberdinetan; Gasteiz, Elorrio, Zigoitia, Zarautz, Zumaia, Donostia, Orereta,…

Read More
Page 1 of 4
1 2 3 4
ekolurra
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eman ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean, cookie-ei buruzko informazioa ezagutzeko eta gure taldeari webguneko zer atal interesgarri eta erabilgarri dituen ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.