
Mendi lurren kudeaketa abeltzaintza eredu ekologikoarekin bateragarria izateko urratsa eman dute lau euskal udalerrik Gaur, Europar Batasuneko Nekazaritza Ekologikoaren Egunean, Amezketak, Ataunek, Zaldibiak eta Urduñak haien mendi lurrak nekazal ekoizpen ekologikoan ziurtatuko dituztela jendarteratu dute. Amezketa plazan egin da agerraldia, eta bertan parte hartu dute Amezketako, Ataungo, Zaldibiako eta Urduñako ordezkariek: Mikel Arteaga, Ioritz Berra, Ion Fontenla eta Iker Santocildes;…