LEGE-OHARRA ETA PRIBATUTASUN-POLITIKA
LEGE OHARRA, PRIBATUTASUN POLITIKA ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
IGMEZL-RI BURUZKO INFORMAZIO JUDIRIKOA
Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko zerbitzuei buruzko 34/2002 Legeak (aurrerantzean IGMEZL) aurreikusten dituen betebeharrei jarraikiz, honako hau adierazten du Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak, IFK Q2000531J zenbakiduna eta helbidea Jauregibarria auzoa 4, 1. solairua, 48340 Amorebieta-Etxano (Bizkaia) duena.
Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak ezin du bere gain hartu bere orrialdeetan agertutako informazioaren erabilera okerraren, desegokiaren edo ez-legezkoaren ondoriozko erantzukizunik; eta gune honetara jotzen duen erabiltzaileak bertan jasota dauden lege-oharrak onartzen ditu gunera sartzen den unean bertan.
Legeak ezarritako mugekin Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak ez du bere gain hartuko Interneteko orrietan jasotzen diren datuen edo informazioen egiazkotasunik, osotasunik, gaurkotasunik eta zehaztasunik ezaren ondoriozko erantzukizunik. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren Interneteko orrietako edukia eta informazioa euren lanbiderako behar bezala kualifikatuta dauden profesionalek landutakoak dira. Hala ere, edukiek eta informazioak ez dute aipatutakoa lotzen, eta ez dira inolako iritzi edo legezko aholkurik; izan ere, informatzeko eta hedapenerako soilik eskaintzeko den zerbitzua da.
Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren Internet orriek beste gune batzuetarako estekak eduki ditzakete. Beraz, hirugarrenen orrietan ager daitekeen edukiagatiko erantzukizunik ezin du bere gain hartu. Webgune honetan dauden testu, irudi, soinu, animazio, software eta gainerako eduki guztiak Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilurenak edo haren lizentziadunenak dira.
Facebook: https://www.facebook.com/ekolurra/
Twitter: https://twitter.com/ekolurra
Instagram: https://www.instagram.com/ekolurra/
Youtube: https://www.youtube.com/ekolurra
SARE SOZIALAK
Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluarekin harremanetan jartzeko, erabiltzaileak sare sozialetako profila eduki eta gure sare sozialarekiko harremana onartu beharko du. Horrela egiten bada, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak erabiltzailearen profilerako sarbidea edukiko du sare sozialaren beraren parametroen arabera, eta erabiltzailearekin harremanetan jarri ahal izango da mezuak, argitalpenak eta lehiaketa eta zozketatarako partaidetzak bidaliz. Erabiltzaileak ez badu nahi Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak bere profilerako sarbidea edukitzea edo berarekin harremanetan jartzea, lotura eten egin beharko du, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua jarraitzeari utzita edo lagun, jarraitzaile edo erabiltzaile gisa ezabatuta.
Sare soziala publizitaterako bidea dela hartuta, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren jarduerak bere zerbitzu edo produktuei buruzko informazioa ematea eta/edo publizitatea egitea izan dezakete xede, eta online bitarteko horietatik egiten diren argitalpen eta komunikazioen ardura Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluarena da.
Erabiltzaileek lehiaketetan, sustapenetan edo zozketetan parte hartzeak lehiaketa, sustapen edo zozketa horren legezko oinarriak onartzea dakar. Oinarri horiek sare sozialean bertan argitaratuko dira dagokionean, eta horietan parte hartzeak erabiltzaileak oinarri horiek onartzen dituela esan nahi du.
Gogorarazi nahi diegu erabiltzaileei sare sozialetan argitaratzen dutena haien ardurapekoa izango dela, eta ezinbestekoa dela legea eta hirugarrenen eskubideak –bereziki, hirugarrenen jabetza intelektualerako eskubidea, datuen babeserako eskubidea eta irudirako eskubidea– eta sare sozialen euren arauak errespetatzea. Honako esteka hauetan jaso dira:
Facebook: https://www.facebook.com/legal/terms
Twitter: https://twitter.com/es/tos
Instagram: https://help.instagram.com
Youtube: https://policies.google.com/privacy?hl=es
DATU PERTSONALEN BABESA
Datu pertsonalen babeserako araudiaren arabera, honako hau jakinarazten da: emandako datu pertsonalak Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren ardurapean eta helbide honetan tratatuko direla: Jauregibarria auzoa 4, 1. solairua, 48340 Amorebieta-Etxano (Bizkaia):
- Harreman-orria: Zure datuak zure eskaera kudeatzeko helburuarekin tratatuko dira, hau da, tratamendua legitimatzen duen arrazoia. Datu hauek eskaera ebatziko den arte gordeko dira eta ez dira hirugarrenei transmitituko.
- Gure sare sozialetan tratatzen direnean: Aurreko ataleko xehetasunaren arabera, datu hauek sare sozialetako erabiltzaileen elkarreraginaren bidez jasotako informazioa kudeatzeko helburuarekin tratatuko dira. Datu hauek enpresaren interes legitimoaren arabera tratatzen dira eta beti gordeko dira interes legitimo hori mantentzen den bitartean, tratamendua ahalbidetu zuen bitartean.
Edozein kasutan, emandako baimena baliogabetzeko aukera izango duzu, baldin eta hori izan bada tratamendua legitimatzen zuen oinarria, edo eskubide hauek erabil ditzakezu:
- Sarbidea: Interesdunak eskubidea du jakiteko arduradunak bere datu pertsonalak tratatzen dituen, eta hala bada, datu horietara sartzeko eta egindako tratamenduei buruzko informazioa jasotzeko eskubidea du.
- Zuzenketa: Datuak oker edo osatu gabe daudenean aplikatzen da. Interesdunak eskubidea du bere datu pertsonalak zuzentzeko eta osatzeko.
- Ezabatzea: Interesdunak eskubidea du bere datu pertsonalak ezabatzeko (“ahazteko eskubidea”), datu horiek jasotzeko helburuarekin beharrezkoak ez direnean, baimena baliogabetzen denean, interesdunak tratamenduaren aurka egiten duenean, datuak legez kanpo tratatzen badira, betebehar legal bat betetzeko ezabatu behar badira, edo informazio-sozietatearen zerbitzuen eskaintzarekin erlazionatuta badaude, adingabeei zuzenduta.
- Tratamenduaren mugaketa: Interesdunak eskubidea du bere datu pertsonalak mugatzeko, tratamenduak etorkizunean mugatzeko. Mugaketa horrek esan nahi du, interesdunaren eskaeraren arabera, bere datu pertsonalak ez direla gehiago tratatuko.
- Aurkaritza: Interesdunak eskubidea du bere datuak tratatzearen aurka egiteko, oinarrizko kasu zehatzetan eta bere egoera pertsonalarekin erlazionatutako arrazoia badago.
- Datuen eramangarritasuna: Interesdunak eskubidea du bere datu pertsonalak arduradunari jasotzeko, formatu egituratuan, ohiko erabilerako eta irakurketa mekanikoko formatuan, baimenaren edo kontratuaren arabera, edo tratamendua modu automatizatuan egiten denean.
- Erabaki automatizatuetan objektu ez izatea: Interesdunak eskubidea du ez izateko objektu bere datuen automatizatutako tratamenduaren araberako erabaki baten menpe, profilatzea barne, eragin juridikoak edo kaltegarriak izan ditzakeena.
Eskaera hauek helbide honetara egin behar dira: Jauregibarria auzoa 4, 1. solairua, 48340 Amorebieta-Etxano (Bizkaia) edo admin@ekolurra.eus helbidera.
Halaber, eskubidea izango duzu erreklamazioa aurkezteko Euskal Datuen Babeserako Agentziaren aurrean, edo gure Datuen Babeserako Delegatuarekin jartzeko harremanetan: dbo@ekolurra.eus .
JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA
Webgune hau Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluarena da. Berariaz kontrakorik adierazten ez bada, jabetza esklusibokoak dira webgune honen eta bertako orrien jabetza intelektualeko eskubidea eta ustiapen eta erreprodukzio eskubideak, sare sozialetan, pantailetan agertzea, bertako informazioa, itxura eta diseinua eta afiliaturiko beste zentro edo mendeko agentzia batera iristeko ezarritako loturak (“hiperestekak”).
Webgune honetan agertzen edo eskaintzen den edozein izendapen, diseinu eta/edo logotipo, produktu edo zerbitzu Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak, berari atxikitako edo/eta bere mendeko sozietateek edo hirugarrenek behar bezala erregistraturiko markak dira.
Marka horiek bere legezko titularrak ez diren beste pertsona batzuek behar ez bezala eta esapidezko baimenik gabe erabiltzea salaketa jartzeko arrazoi izan daiteke, eta Espainiako eta/edo Europako ordenamendu juridikoan dauden legezko bitarteko guztiak erabiliz jazarri ahal izango da.
Hirugarrenen jabego eta marka eskubideak behar bezala adierazita daude, eta gune honetan sartzen den edonork errespetatu behar ditu, eta ez da Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren erantzukizuna izango erabiltzaileak egin dezakeen erabilera, azken honena izango baita erantzukizun guztia.
Erabilera pertsonal eta pribaturako soilik kopiatu edo inprimatu daitezke webgune honetako eta sare sozialetako edukiak. Debekatuta dago webgune honetako informazioa, edukiak edo oharrak erreproduzitzea, helaraztea, aldatzea edo ezabatzea Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak aldez aurretik eta idatziz horretarako baimenik eman ez badu.
Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak ez die erabiltzaileei transferitzen softwarearen jabetza. Erabiltzailea softwarea grabatzen den euskarriaren jabea da. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluarenak dira jabetza industrial eta intelektualerako eskubide guztiak, bai eta softwareari dagozkionak ere. Erabiltzaileak softwarea webgune honetatik bere terminalera transferitzen badu, ezin izango du aztertzeko eta deskonpilatzeko disekzionatu, ez jatorrizko xede-kodearen bertsioa ez haren lengoaia beste kode edo lengoaia batera itzuli ere.
APLIKAGARRIA DEN LEGERIA ETA JURISDIKZIOA
Honako baldintza orokorrak Espainiako legediaren arabera arautzen dira, eta Espainiako Epaitegi eta Auzitegiak dira horien interpretazio, aplikazio eta betetzearekin lotutako edozein gaiei buruzko jurisdikzioa dutenak. Erabiltzaileak, ohiko ohar honetan jasotako baldintza orokorrak onartzeagatik eta betiere aurreikusitako menpekotasuna posible denean, argi eta garbi uko egiten dio edozein jurisdikzio edo foroari, indarrean dagoen Zigor-prozeduraren Legearen arabera berari egokitu dakiekeenari.