Izan ekologikoaren parte

Zergatik izan EKOkomunitatearen parte?

Ekoizpen eredu ekologikoarekin bat egiten dugun pertsona, enpresa eta entitate guztien helburu nagusia nekazaritza eta elikadura eredu ekologikoaren normalizazioa eta sustapena dira. Kontsumo eredu ekologiko baten alde lan egiten dugu. Horretarako, Euskadiko nekazari eta abeltzainen artean ekoizpen ekologikoa bultzatzen saiatzen gara eta ahalegin berezi hori herritarren belarri, begi eta ahora eramaten.

Ekologiko, biologiko edo organiko aipamenak erabiltzeko

Animalien ongizate-maila altua ziurtatzeko

Konfiantza osoko elikagaiak lortzeko

Ingurugiroa zainduz ekoiztutako elikagaiak direla ziurtatzeko

Zure ekoizpen eredua ekologikoa dela bermatzeko

Elikagai ekologikoen kontsumoaren gorakadari erantzuteko

Ekolurra zigilua lortzeko eman beharreko urratsak:

Alta eskaera eskatu

Lehenengo bisita jaso

Bisitaren emaitza
jaso

Ziurtagiria
lortu

Eredu ekologikoan izena eman nahi duzu baina zalantza asko dituzu?

Komunitatean parte hartzearen onurak:

Izena eman eredu ekologikoan

Irakurri beharrekoak

Prozedurak
Araudi orokorra
Tasak

Inprimakiak

Alta eskaera
Ziurtapen akordioa
Aldaketa eskaera
Hazi ez ekologikoak erabiltzeko eskaera
Animalien maneiuan salbuespenak egiteko eskaera
Bilakaera epearen murrizketa eskatzeko eskaera

Aktibitatearen deskribapena

Nekazaritza
Abeltzaintza
Erlezaintza
Elaborazioa
Dendak
Banaketa lanak eta elaborazioa

Eskatu diagnostikoa

Ekologikoaren kide izateko baldintzak betetzen dituzu eta zure ustiapen/zentroaren diagnostiko bat egitea eskatu nahi duzu?

Eskatu diagnostikoa

FAQ´s

¿Zer bilakaera epea izango dut?

Landare eta animalia ekoizpenerako lursail guztiek bilakaera epe bat bete behar dute. Aurreko ereduan erabili ahal izan den maneiuaren hondakinak ez daudela ziurtatzeko. Animalien bilakaerari dagokionez, aldi berean edo lurren bilakaera ondoren egin daiteke. Epea, inskripzio eskabidea onartzen den unetik hasten da eta bere iraupena aldakorra da: sei hilabete eta hiru urte bitartekoa, animalia-espezie edo laborearen arabera.

Elaborazio enpresek, merkataritzara zuzendutakoek eta inportatzaileek ez dute bilakaera eperik.

Salbuespena eskatzeko aukera dago beti ere aurreko urteetan eginiko maneiua eredu ekologikoarekin bat datorrela frogatuz gero.

Zergatik da beharrezkoa ziurtapena?

Ziurtapena garantia sistema bat da: produktu, ekoizpen edo zerbitzu batek araudi publiko eta komun batean ezarritako gutxieneko eskakizunak betetzen dituela bermatzeko. Eredu ekologikoaren ziurtapena Euskadin publikoa da eta kontseiluak kudeatzean du. Administrazioak babestuta dago.

Ziurtapenik ezean ezin dira ekologikoa, biologikoa eta organikoa aipamenak erabili ez eta irudi identifikatzaile babestua (eurohostoa).

Zein jarduera eta ekoizpen ziurtatu daitezke?

Ekoizpenak:

  • Eraldatu gabeko animalia edo landare jatorriko nekazal produktu bizidunak, produktu urtarrak (akuatikoak) barne.
  • Baso-biltzearen jatorriko produktuak.
  • Gizakien elikaduran erabiltzeko bideratuta dauden eraldatutako nekazal produktuak.
  • Laborantzarako haziak eta ugalketa begetatiborako materiala.
  • Giza edo animalia kontsumorako legamiak.

Animalia basatien ehiza eta arrantzako produktuak ez dira ekoizpen ekologikorako aintzakotzat hartzen.

Jarduerak:

Ekoizpena eta produktuaren maneiuaren bukaera arteko etapa guztiak (ontziratze eta etiketatze prozesuak arte).

Lan hauetan parte hartzen duten eragile ekonomiko guztiek araudia bete behar dute, Euskadiko eragileen erregistroan izena eman eta Kontseiluan ziurtapena egin. Berdin jarduerak azpikontratatu edo zerbitzu bat eskaintzen dutenak ere.

Nola inskriba ditzazket jarduera edo establezimendu berriak?

kribatuta dauden eragileek Kontseiluan erregistratutako instalazioak zein ziurtatutako jarduerak gehitu ditzakete, hala nahi dutenean. Aldaketa hori eskatzeko, “aldaketentzako eskabidea” deritzon inprimakian xehatu beharko dira inskribatu nahi diren establezimenduak edo jarduera berriak. Eskabide hori Kontseiluan entregatu behar da (postaz ere bidal daiteke).

Handitzeetarako, inskripzioetarako adierazitako prozesu bera jarraitzen du Kontseiluak.

Kontseiluak Ekoizpen ekologikorako laguntzak kudeatzen ditu?

Ez. Hala ere PACean nekazal ekoizpen ekologikoaren eredua finantzazio espezifikoak dituzten zenbait laguntzetan jasotzen da. Diru-laguntza hauek Eskualdeko Nekazaritza Bulegoetan kudeatzen da.

Ekologiko aipamenarekin merkaturatzen duten nekazari eta enpresentzat diru-laguntza ezberdinak daude, bai sustapen eta hedapen ekintzak egiteko, bai ziurtapen kostuen zati bat ordaintzeko. Diru-laguntza hauei buruzko informazio gehiagorako, Kontseiluarekin harremanetan jarri zaitezke.

Kontseiluak aholkularitza egiten du?

Aholkularitza banakako heziketa bezela ulertzen bada, kontrol eta ziurtapen lanarekin ez da bateragarria. Kontseiluaren webgunean zure lan esparruan adituak diren pertsonen kontaktua aurkitu dezakezu. Gainera, bertako agendan  Nekazaritza Ekologikoaren inguruan dagoen eskaintza formatiboa azaltzen da. Halaber, Nekazaritza Ekologikoan aholkularitza lanak burutzen dituzten ekoizpen elkarteen eta administraritzako teknikarien kontaktuen direktorioa eskuragarri dago.

Prest nago, nondik has naiteke?

Inskribatzeko eskabidea eta eranskinak bidali behar diguzu. Gurekin harremanetan jar zaitezke eskabide inprimakia bidaltzeko, edo zuzenean gure webgunetik www.ekolurra.eus jaitsi dezakezu garantia@ekolurra.eus helbidera bidaltzeko.

Oraindik zalantzak dituzu?

946 689 095