Skip to main content

Gure erakusgune ibiltaria apaintzen ari dira

Gure erakusgune ibiltaria apaintzen ari dira   Aurrerantzean herriz herriko erakusketa ibiltarietan ikusi ahal izango dugu   Irailaren 3ra arte Irrimarrako kideak gure erakusgune ibiltaria apaintzen arituko dira Bilboko Itsas Museumen. Zuzenean ikusi ahal izango duzue nola margotzen duten datorren igandean Elorrion izango den azokarako prest edukitzeko. Hortik aurrera, edukiontzi dotorea izango dugu herriz herriko erakusketa ibiltarietan.

Read More

“Elikadura ekologikoarekin dena hobetzen da” erakusketa Bilboko Itsasmuseumen

“Elikadura ekologikoarekin dena hobetzen da” erakusketa Bilboko Itsasmuseumen   Bisita amaitutakoan galdetegi labur bat betez gero, pintxo bat doan dastatzeko aukera izango da Abuztuaren 16tik  irailaren 4ra Bilbon, Itsasmuseum Museoaren aurrean, Kontseiluak antolatutako “Elikadura ekologikoarekin dena hobetzen da” erakusketa izango duzue 18:00etatik 21:00etara. Erakusketarako bisita amaitutakoan, galdetegi labur bat betetzeko aukera eskainiko dizuete, eta inkesta betetzen duzuenok produktu ekologikoekin egindako…

Read More

Azoka ekologikoa izango da Zumaian

Azoka ekologikoa izango da Zumaian Abuztuaren 27an, ostirala, Azoka Ekologikoa egingo dute Zumaian, Eusebio Gurrutxaga plazan, goizeko 10:00etatik 14:00etara. Abuztuaren 27an, lehenengoz antolatuko du BIOLUR ELKARTEAK Zumaian, Udalaren eta Urkome landa garapen elkartearen lankidetzarekin, halako azoka bat, eta topagune honetan, barazkiak, ardi- eta behi-gazta, eztia, gozoak, ogia, marmeladak, olioa, arrautzak eta sagarrak aurkitu ahal izango ditugu, besteak beste. Gainera, nekazaritza…

Read More

Agortu ditugu lurraren urteko baliabide guztiak

Agortu ditugu lurraren urteko baliabide guztiak Uztailaren 29an gainditu du Lurrak bere gaitasun biologikoa   Lurrak bere gaitasun biologikoa gainditu zuen uztailaren 29an. Zer esan nahi du horrek? Urte jakin batean, baliabide eta zerbitzu ekologikoen eskariak ekosistemaren leheneratzeko gaitasuna gainditzen duen eguna zehazten du: urte osorako kalkulatzen diren baliabideak, urtea amaitu baino bost hilabete lehenago agortu ditugula, alegia, eta, ondorioz,…

Read More

Udako azoka ekologikoak 2021

Udako azoka ekologikoak 2021 2021 ekaina 30 Elikadura ekologikoa Uztailaren 4an izango da Elorrion udako lehenengo azoka ekologikoa Uda iristearekin batera, hemen eta han, ugaritu egiten dira askotariko azokak eta, nola ez, ekologikoak ere bai.  Jarraian, orain arte aurreikusita daudenen zerrenda jaso dugu, eta eguna iritsi ahala, informazio gehiago zabalduko dugu:   Bizkaia Elorrio, uztailak 4 Algorta, irailak 11 Mungia,…

Read More

Ekoizpen ekologikoari buruzko erakusketa ibiltaria eskainiko du Kontseiluak

Ekoizpen ekologikoari buruzko erakusketa ibiltaria eskainiko du Kontseiluak Garrantzitsua da definizio bakoitzaren atzean zer dagoen ulertzea Elikadura ekologikoarekin dena hobetzen da! izeneko erakusketa ibiltaria prestatu du Kontseiluak. Erakusketa honen bidez, elikadura ekologikoaren onurak azpimarratzeaz gain, ekoizpen ekologikoaren inguruko hainbat datu eta informazio zabaldu nahi dira. Azpimarragarria da, esaterako, azkeneko hogei urtean ekoizle eta hektarea kopuruan izandako bilakaera, 2001ean 61 ekoizle eta…

Read More

Ostiral honetan emango zaio hasiera BIOTERRA 2021 azokari

Ostiral honetan emango zaio hasiera BIOTERRA 2021 azokari Ekainaren 4, 5 eta 6an izango da Irungo Ficoban BIOTERRA 2021, Produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren Euskadiko azoka. Ehun bat parte-hartzailek 50 ekintza baino gehiago antolatu dituzte aurtengo ediziorako: hitzaldiak, showcooking-ak, erakusketak eta tailerrak, besteak beste; gainera, arreta berezia jarriko zaio aurten ekonomia zirkularrari, eta lau ikuspuntutatik ekingo diote: kontsumoa,…

Read More

Etxez-etxeko dastaketa ekologikoa Santo Tomas egunean

Etxez-etxeko dastaketa ekologikoa Santo Tomas egunean Ekolurra Merkaturatze Sarea ezagutara emateko, otar ekologikoak banatu dira txirrinduz Donostian. Santo Tomas eguneko azoka baserritarren elikagaiak gabonetarako eskuratzeko merkatu tradizionala izan ohi da. Aurten, osasun alertagatik ezin izan da festa giroan ospatu, ezta baserriko produktuak aurreko urteetan bezala postuetan eskuratu. Ekolurrak (Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak) eta Etxeko Azoka ekimeneko ekoizle taldeak,…

Read More

Baratza ekologikoen bideragarritasunerako lanketa kolektiboa

Baratza ekologikoen bideragarritasunerako lanketa kolektiboa Lan honetan 10 baratzezainen kasuak aztertu dira, bisita eta inkesta batzuen bidez, bideragarritasun tekniko- ekonomikoa eta soziala ezagutzeko. Bideragarritasuna gakoa da edozein jardueran. Izan alor pertsonalean, profesionalean zein kolektiboan, proiektu baten jarraipena kolokan dago bideragarritasuna ez bada bermatzen. Ekonomiak baldintzatzen du ekimen baten jarraipena, noski, baina ez bakarrik. Azken finean, ekonomiak bezain besteko garrantzia dauka…

Read More

El Mozo Wines

El Mozo Wines Upategi Lantziegoarrak urrezko domina lortu du Ecovino sarietan Nekazaritzaren haritik tiraka, lurralde jakin baten historiako zati handia argitu daiteke: zer jan eta edan izan zuten arbasoek, nola ekoizten zuten belaunaldiz belaunaldi lurra agortu gabe, nolakoak ziren ospakizunak, asko eta asko lurraren zikloekin eta nekazaritzarekin lotuak, eta zer jaten zen egun berezi horietan… Istorioz betetako historia luze eta…

Read More
Page 9 of 10
1 7 8 9 10